Euskadik Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen XXI. Edizioa hartuko du, Vitoria-Gasteizko San Viator Ikastetxearen parte-hartzearekin
- Urriaren 26tik azaroaren 6ra Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 21. edizioa ospatuko da.
Aurten berrikuntza garrantzitsu bat izango du, urriaren 26tik 30era, Kongresu formatuan egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta egun bakoitzean kudeaketa aurreratuko elementu bati eskainiko zaio, hau da, estrategiari, bezeroei, pertsonei, berrikuntzari eta gizarteari.
EUSKALITek Euskadiko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea koordinatuko du aurten ere, SPRI Taldearen eta EUSKALTELen laguntzarekin. Aurten 21. edizioa beteko da eta urriaren 26tik azaroaren 6ra bitartean ospatuko da.
Aurtengo nobedadea Bilboko Euskalduna Jauregian urriaren 26tik 30era egingo den Kongresua da. Aste horretako egun bakoitza kudeaketa aurreratuaren elementuetako bati eskainiko zaio: estrategia, bezeroak, pertsonak, berrikuntza eta gizartea.
Gainera, azaroaren 2tik 6ra bitartean, ekitaldi gehiago izango dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian, batez ere, industriaren, osasunaren, hezkuntzaren eta abarren arloko kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak jorratzeko.
VITORIA-GASTEIZKO SAN VIATOR IKASTETXEAK HAUR HEZKUNTZAKO IRAKURKETA-IDAZKETA ETA MATEMATIKA PROIEKTUA AURKEZTU DU.
Iaz, 48 ekitaldi egin ziren, eta 65 erakundek hartu zuten parte. 3.300 pertsona bertaratu ziren. Astearen aurtengo leloa “Erakunde aurreratuak lortzeko kudeaketa aurreratua” da.