San Viator Ikastetxea proiektuak

Montessori proiektua

Montessori

San Viator Haur Hezkuntzako etapa Montessori inspirazio-gune gisa definitzen da, metodoaren oinarrizko zutabeak ikastetxearen aukeretara egokituz.

Aipatzen diren oinarrizko hiru zutabeak honako hauek dira: giro prestatua (espazioa edo klasea), helduaren rola (irakaslea) eta haurraren askatasuna, ikuspegi heldu batetik ulertuta, zeinak ezinbestean erantzukizun-zentzuari lotzen dion.

Ikuspegi horretatik, espazioen aldaketa eta berrikuntza irakasleen prestakuntzaren eskutik eman da (gaur egun ere aktiboa da), aipatutako zutabeetako bi zainduz.

Bi zutabe horiek dira hirugarrena lortzen laguntzen dutenak: haurraren askatasuna eta erantzukizuna. Espazioa une oro autonomia, ekimena eta borondatea inplizituki lantzeko moduan antolatzen da; era berean, ikasgelan pertsona barneko eta pertsona arteko errespetuan oinarritutako bizikidetza lortzen laguntzen digu; hori guztia, haurra izaki indibidual, aktibo, gai eta gero eta autonomoago gisa ulertuz behatzen, laguntzen eta proposatzen duen begirada helduarekin batera.

Izakiaren garapena ulertuz eta lagunduz, esparru kognitiboa lantzen da, Montessori Pedagogiaren arabera honako arlo hauetan egituratua: bizitza praktikoaren arloa, zentzumenen eta matematikaren arloa, hizkuntzaren arloa eta hezkuntza kosmikoaren arloa.