Donostia International Physics Centerrek top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketen edizio berri bat antolatu du, Nobel saridunen eta lehen mailako ikertzaileen arteko topaketak, DIPCk 2009az geroztik antolatzen dituen bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleekin.
Topaketa hauen helburu nagusia Euskal Herriko ikasleen ikasketa zientifiko eta teknologikoetarako bokazioa bultzatzea da, baita ezagutzarekiko grina piztea ere.
XI. edizio honetan bi topaketa egin dira, Donostian eta Bilbon. Giro lasaian, ikasle gazteek aukera izan dute lehen mailako zientzialariekin hitz egiteko, Nobel Sari batzuk barne, eta zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko. Batx.1 Zientzietako ikasleak han izan dira.
Donostian, hauek izan dira ikertzaile gonbidatuak: Dame Jocelyn BELL BURNELL astrofisikaria, Jean Pierre SAUVAGE kimikaria (2016ko Kimikako Nobel Saria) eta Ignacio CIRAC fisikari teorikoa. Bilbon, hauek izan dira ikertzaile gonbidatuak: Albert FERT fisikaria (2007ko Fisikako Nobel Saria), Maria MARTINON paleoantropologoa eta Cristopher ROSSE fisikari esperimentala