LANALDI San Viator Batxilergoa

Gasteizko San Viator ikastetxeko 1. batxilergoko ikasleek, beste ikasturte batez, Novia Salcedo Fundazioaren Lanaldi Orientazio Programan parte hartzen dute.

Orientazio-tailerrak egingo dituzte ikastetxean lehen hiruhileko osoan, tutoreek eta ikastetxeko orientazio-departamentuak lagunduta.

Ikasle bakoitzak bere interesetara eta gustuetara gehien hurbiltzen den profesionala aukeratuko du, harekin partekatutako jardunaldia egin ahal izateko.

Azken hiru urteetan gertatzen ari den bezala, arrakasta handia izango da gure ikasleentzat arlo profesionala bertatik bertara ezagutzea.