Pastoral sailetik ekintza solidario asko egiten doguz urtean, horietako 4 nabarmentzen doguz.
DOMUND (URRIA)
Domund kanpainak misiolari izatearen garrantzia gogorarazten digu, bai premia duten herrialdeetan eta baita gure inguruan ere. Haurrek ikasturte bakoitzerako prestatutako ibilbidea lantzen dute beren eskoletan.
Caritasek gizartea eraldatzeko sentsibilizazio kanpainak egiten ditu. Keinu txikiak, konpromiso handi bihurtzen direnak.
BOKATA SOLIDARIOA (MARTXOA)
Gure “SERSO” GKEarekin lankidetza estuan, ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute bokata solidarioan. Egun handia da guretzat, elkartasuna eta festa uztartzen ditugulako.