Eskola jarduerak

Kategoria

AGENDA 21

Maiatzaren 23an, asteazkenean, "Kontsumo arduratsua" ikastaroaren barruan, Udal Foroa egin zen Villa Suson. Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek ikasleen foroetan proposatutako ondorio orokorrak aurkeztu zizkieten alkateari eta bertaratutako zinegotziei. DBHko eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek parte-hartze oso aktiboa izan zuten gure ikastetxeko ondorioak eramanez.

Manu Garciaren bisita (Deportivo Alavés)

Maiatzaren 14ean Manu García Deportivo Alaveseko jokalaria eskolara etorri zen. 2.mailako umeak kazetari bihurtu ziren eta elkarrizketa egin zioten. Oso gustura ibili ginen.

Eskolara kantatzera

2A.LHko ikasleek  otasilaren 9an Tailer bat izan genuen . “Al cole a Cantar” deritsona. Aiton amonekin kantatzen eta dantzatzen pasa genuen goiza. Ekintza zoragarria izan zen.

Bokata solidarioa

Pasa den hiruhilekoari elkartasuna jarduten eman genion bukaera. Elkartasun Otartekoaren bideo eta argazkiak.

SERSO. San Viator Caraz ikasgelak proiektua (Peru)

Proiektuaren deskribapena: Caraz, Herri Librea eta Santa Kruz barrutietako gazte eskolagabeei Oinarrizko Hezkuntza Alternatiborako sarbidea erraztea.

Munduari mezua

Urtarrilaren 30ean, Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Egunean (DENYP), telefono mugikor erraldoi bat sortu genuen. Gure ikasleek bertan jarri zituzten Bakea lortzeko mezuak. Aldaketa baten parte izan nahi dute, Bakearen bidean argiztatzeko izarra izan nahi dute.

Misioen magia

Aurten Haur Misiolarien 175 urteak ospatzen ari gara. Hori dela eta, OMPk (Misional Pontificias) misiolari baloreak sustatzeko ikuskizuna antolatu dau. Jon eta Txarly magoak gure eskolatik pasa ziren urtarrilaren 25ean eta bertan izan ziren 5. eta 6. mailako ikasleak. Haiei esker ikasi genuen misioen magia zertan datzan.

3. DBH Gasteiztxon

DBHko 3. mailako ikasleek telebista-tailerra amaitu dute. Goiz osoan kazetarien lana egin ondoren, albiste interesgarri bat grabatu dute.
1 5 6 7