Eskola jarduerak

Kategoria

ONCE Eskola Lehiaketaren irabazleak

Lehen Hezkuntzako 6. mailako gure ikasleak ONCEren XXXV. Eskola Lehiaketaren Fase Probintzialeko irabazle izendatu dira, "Denok ikasten dugu eta elkarrekin dibertitzen gara" lanarekin.

Bisita Batxilergoko ikasleentzat Real Madrid baloncesto

Gaur batxilergoko ikasleek Real Madrileko saskibaloi taldea gertutik ezagutzeko aukera izan dute Madrilgo Unibertsitate Europarrari esker.

Kristau jazarriak

Garenok Kultur Elkarteak eta elizbarrutiak antolatuta, ostiral honetan, martxoak 1, 19: 30etan, elkargoan jazarritako kristauen aldeko topaketa ekumenikoa egingo da. Bertan izango dira, besteak beste, Jorge Luis Vazquez Giza Eskubideen aldeko ekintzailea eta Radu Sorin Ursu Gasteizko eliza ortodoxoko apaiza. Biziki animatzen zaituztegu ekimen honetan parte hartzera.

Baskoniako jokalarien bisita

Astearte honetan, otsailaren 5ean, Jalen Jones eta Ilimane Diop Baskoniako jokalariak Sanviator Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin egon ziren. Oso hitzaldi polita eta aberasgarria izan zen mutilentzat. Eskerrik asko!!

Matematika Tailerra

Joan den asteazkenean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleek antolatu zuten matematika tailerraz gozatu genuen 2 urteko ikasleekin.

Euskararen Eguna

Ikasturte honetan ere San Viator Ikastetxeak euskararen eguna ospatu du. Haur Hezkuntzan Blairen bisitaz gozatu dugu, Euskaraz abestuz eta hitz eginez. Ederki pasa dugu Blairen harridurarekin eta beste behin ere euskararekiko konpromisoa erakutsi dugu. Egin klik esteka honetan Haur Hezkuntzako argazkiak eta bideoak ikusteko.

225. urteurreneko meza Madrilgo San Felix parrokian

Joan den igandean, azaroak 11, «Jaunaren eguna» programa grabatu eta eman zen Madrilgo San Felix parrokiatik. Aurretik, Fatimako Andre Mariaren ikastetxean grabatutako erreportajea ikusi zen. Biak Madrilgo biatorren plataformak dira Ebanjelioa iragartzeko. Esteka honetan bideoa dago eskuragarri.

LANALDI San Viator Batxilergoa

Gasteizko San Viator ikastetxeko 1. batxilergoko ikasleek, beste ikasturte batez, Novia Salcedo Fundazioaren Lanaldi Orientazio Programan parte hartzen dute.

Topadipc San Viator SAN VIATOR BATXILERGOA ZIENTZIAREKIN!

Donostia International Physics Centerrek "Top@DIPC-zientziarekin solasean" ekimenaren X. edizioa antolatu du.

3º Lehen Hezkuntza Estibalizko Ama Birjinari bisita

LHko 3. mailako ikasleak joan den maiatzean joan ginen otoitz egitera eta Estibalizko Ama, Arabako zaindaria, bisitatzera. Fresko egin zuen, baina eguraldiak iraun egin zuen eta goiz ederra igaro genuen. Eskerrik asko, ama!
1 4 5 6 7