Albisteak

Kategoria

Heztea partekatzea da

Joan den ostiralean, Noelia Cabezas 2 urteko ikasgeletako koordinatzaileak eta Cristina Rincón Haur Hezkuntzako koordinatzaileak Siberia Gasteiz irratiko EDUCAR ES COMPARTIR saioan parte hartu zuten. Espero dugu haiek han gozatu zuten adina gozatuko duzuela!!! Elkarrizketa entzun

Gertu gaude! Online lan egiten dugu

San Viator Ikastetxeko irakasleok gure irakasle-lanarekin jarraitzen dugu.

San Viator bakearen alde

DBHko 1. eta 2. mailako gure ikasleak Gasteizko ikastetxe katolikoetako 1.500 ikasle baino gehiagorekin bildu ziren urtarrilaren 31n, ostirala, goizean, Foruen plazan, Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eskola Eguna ospatzeko. Ikastetxe bakoitzak esku erraldoi bat zeraman, bakearekin lotutako hitz eta mezuekin, ondoren eszenatokian irakurri zirenak.

CSV probintziala karguaz jabetzea

Joan dan igandean, 2020ko otsailaren 2an, Kandelen egunean, Chus Arroyo San Viator Elizgizonen Probintzia barriaren eta honen Kontseiluaren jabekuntza ospatu zan kaperako domekako eukaristian.

Itunpeko Irakaskuntzaren 10 egiak

Itunpeko hitzarmenak bermatzen du gurasoek aukeratzeko askatasuna, Konstituzioan aitortua, eta, beraz, itunak familien eskariaren arabera arautu beharko lirateke, LODEk, LOEk eta LOMCEk adierazten duten bezala, eta ez Administrazioaren plangintza-irizpideen arabera, LOE aldatzeko proiektuak nahi zuen bezala. Itunpeko hitzarmenak aukera ematen du familia guztiek aukera dezaten, baldintza berdinetan, hezkuntza-proiektu jakin bat duen ikastetxe bat, beren usteen...

Biologia Olinpiada

Asier Latorrek eta Pablo Martinek, batxilergoko bigarren mailako ikasleek, urtarrilaren 24an Leioan egin zen Biologia Olinpiadaren fase teorikoa gainditu dute.

Bihotza eskuetan-bihotza eskuetan

DBHko 4. mailako ikasleek Osakidetzako irakaskuntzako unitate multiprofesionalaren "OINARRIZKO BBB" prestakuntza jaso dute. Prest biziak salbatzeko. Bihotzak gure eskuetan!

Jasone Osoro Ikastetxean

Jasone Osoro Ikastetxean2. DBHko ikasleek Jasone Osoro, idazlearen bisita jaso dute. Ikasleek entzun ahal izan dute hark emandako mezua : “irudimena lantzeko modu bakarra erabiltzea da” eta “gure ametsak bete nahi baditugu behar ditugun bi tresnak gure buruan ditugu”, oso baliagarria izango zaie haien bizitzan zehar.

Gelarik ahobizena

Aurten Gelarik ahobizena lehiaketa jarri dugu abian Bigarren Hezkuntzako etapa osoan, ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko. Lehen hiruhileko honetan 1.B mailako ikasleak izan dira irabazleak.

Cambridge ziurtagiriak ematea

2019ko urriaren 7an, astelehena, Cambridge ziurtagiriak banatzeko I. deialdia ospatu genuen San Viator Ikastetxean, Kristau Eskolak, Cambridge Assessment English Spain & Portugal elkarteak eta San Viator Ikastetxeak antolatuta.
1 2 3 4 5 6
Carrito0
Oraindik ez duzu produkturik gehitu.
Erosten jarraitu
0