AQUASPACE Video Competition 2017-2018

Aquaspace lehiaketaren irabazleak

Joan den ostiralean, An Casas, Maialen Villas, Maider González eta Andrea Ruiz de Apodaca AZTI ikerketa zentroan izan ziren Aquaspace lehiaketako irabazleen diploma jasotzen. Egun bikaina igaro zuten eta ikerketa-zentro baten funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.

Nondik dator jaten dugun arraina?

DBHko 3. mailako 4 ikaslek irabazi dute AQUASPACE VIDEO COMPETITION lehiaketako lehen saria, “Nondik dator jaten dugun arraina ?” lelopean, bideo honekin: “Ozeanotik gure plateretara“. Biologia irakasgaian parte hartzeko aukera eman genien eta gure ikastetxeko 2 talde aurkeztu dira. Ikasleak An María Casas, Andrea Ruiz de Apodaca, Maialen Liu Villas eta Maider González dira.