Hobeto ezagutu gaitzazu

Aita Luis Querbes

Biografia

Lyonen jaio zen, 1793ko abuztuaren 21ean.

Vourleseko erretore, Lyonetik gertu dagoen herria, 1822tik 1859an hil zen arte.

Erlijioarekiko axolagabetasun egoeraren aurrean, haurren eta gazteen abandonuaren aurrean (heziketa eta prestakuntza erlijiosorik gabeak), eta herrietako apaizek bizi zuten bakardade handiaren aurrean, elkartea sortzeari buruzko lehenengo ideia izan zuen.

Erroman 1838ko irailaren 21ean Parrokietako Apaizen Elkartea onetsi zuten, edo San Viatorreko Katekistak, baina soilik Kongregazio gisa.

1859ko irailaren 1ean hil zen, eta gaur egun Aita Querbesen figura, gogoeta eta santutasuna ezagutzera emateko ildoan lanean jarraitzen ari da, epe ez luzeegian kausa sartu ahal izateari begira.

P. Luis Querbes

Elkartea

Aita Querbesek elkarte bat pentsatu zuen, non apaizak, ezkongabeak, ezkonduak eta, beranduago, erlijiosoak ere egon zitezkeen.

Proiektu hau bere garairako aurreratua izan zen: Erroman ez zuten onetsi.

1980tik “komunitate viatoriarrek” erlijiosoak diren bazkideek osatzen dituzte.

Luis Querbes zeruratzearen aldeko otoitza

Jaungoikoa, Aita ona, Luis Querbes pertsonarengan eman diguzun dohainagatik goresten zaitugu, artzain konprometitua fedearen irakaskuntzan eta liturgiaren zerbitzuan, eta San Viatorreko Komunitatearen fundatzailea.

Eskatzen dizugu, otoi, Luis Querbes
zure Erreinuko santuen artean onartua izaten uztea.

Eskatzen dizugu, baita ere, haren bitartekotzaz, zure onberatasunari erregutzen diogun faborea eman diezaguzun.

Jesukristo gure Jaunarengatik.

Ikastetxearen historia

1.903 Frantzian korronte antiklerikal handia arnasten da. Ikastetxe erlijiosoak…

Gehiago jakin

A. Luis Querbes

Vourleseko erretorea, Lyonetik gertu dagoen herria, 1822tik 1859an hil zen arte…

Gehiago jakin

San Viator

San Justoren ikasle eta laguntzailea, Lyongo gotzaina, irakurle, katekista…

Gehiago jakin