AGENDA 21

Villa Susoko Udal Foroa

Maiatzaren 23an, asteazkenean, “Kontsumo arduratsua” ikastaroaren barruan, Udal Foroa egin zen Villa Suson. Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek ikasleen foroetan proposatutako ondorio orokorrak aurkeztu zizkieten alkateari eta bertaratutako zinegotziei. DBHko eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek parte-hartze oso aktiboa izan zuten gure ikastetxeko ondorioak eramanez.

Eskerrik asko guztioi egindako lanagatik eta datorren ikasturtera arte.