Agenda 21

Apirilaren 9an eta 11n, “Elikadura osasungarria” ikastaroaren barruan, eskola-foroak egin ziren “Aldabe” gizarte-etxean. DBHko eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek oso parte-hartze aktiboa izan zuten, ideiak emanez eta gure ikastetxeko proposamenak eta ondorioak eramanez.

Kultur Astean egin beharreko jarduerak aurkeztu ziren.

Foroen ondorio orokorrak eta proposamenak ekainaren 4an eramango dira Udal Forora eta alkateari aurkeztuko zaizkio.

Eskerrik asko guztioi egindako lanagatik.