On egin!

Sortzen eta sortzen ikastea baino gauza hoberik ba al dago? Izan ere, badirudi 5ºB-ko klaseak ez duela zalantzarik izan eta galdera horri erantzuna eman diola. Proiektuka eta diziplina arteko modu batean gaztelania irakasgaia lantzeko, taldeka janari osasungarri batzuk prestatzen aritu gara. Gainera, lapbook batzuk sortu dituzte plater landuaren inguruan. Bertan errezetak, erabilitako osagaien onurak, bizimodu osasungarria, publirreportajeak eta abar aurkituko ditugu.

Behin platerak eginda, ez dugu zalantzarik izan horiek probatzeko. Hona hemen froga!

IKUS PROIEKTUAREN ARGAZKIAK! APROBETXA EZAZU!