Ikasle Ohien I. Topaketa San Viator

Eskerrik asko San Viator ikastetxeko ikasle ohien I. topaketako parte-hartzaile guztiei.
Aurreko larunbatean beroketa bat egiten hasi ginen lesioak saihesteko (helburua lortuta) Lino entrenatzailearekin.
Ondoren, programatutako jarduerak hasi ziren (futbola, saskibaloia, ping-pong, arku-tiroa eta badmintona), adin guztietako parte-hartzaileekin, 1969an jaiotakoetatik 2000. urtera arte. Guztiek erakutsi zuten sasoi betean jarraitzen zutela.
11: 30ean atseden txiki bat Eskauten tabernan indarrak berreskuratzeko eta Ainhoa Sáez de Vicuñak emandako “Elikadura onaren garrantzia kirolean” hitzaldira joateko.
Arabako Elikagaien Bankuarentzako ekarpen guztiak ere eskertu nahi ditugu.
Giro aparta parte-hartzaile guztiei esker.

Argazkiak