Gure ikastetxeen titulartasunetik, Entrañas proiektua landu da, alegia, espiritualtasun kristauaren garapenerako eta hezkuntzarako esparru bat.
Espiritualtasunean heztea haurrari bere mundurik intimoena eta bere barne potentziala deskubritzen laguntzea da. Gordeta daukan altxorra deskubritzen laguntzea da. Horri esker, ikaslea/k:
Oso garrantzitsua deritzogu proiektu hau ikastetxeko eskola etapa guztietan ezartzeari. Haur Hezkuntzako etapatik, horren aldeko apustua egiten dugu, eta gure asmoa da saio desberdinak egitea hiruhileko bakoitzean, haurrek oso goiz bizi eta esperimentatu ahal izan ditzaten bizitzarako horren baliotsuak diren alderdiok. Azken batean, kontua da haurrari heziketa integrala ematea, bere buruari, harreman pertsonalei, bizipenei eta sentimenduei buruzko ezagutzan lagunduz…
Gure ikastetxea lanean eta prestatzen ari da, proiektua gure testuingurura egokitzeko. Proiektua praktikan jarri ahala, informazioa zabaldu eta irudi batzuk gehituko ditugu.