San Viator

Hedatze DBHko errefortzua

HEDATZE

Hedatze proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gure ikasleei indartzeko eskeintzen diegun aukera bat da.

Euskaraz zein gaztelaniaz zailtasunak dituzten ikasleak gonbidatzen ditugu gune honetara, argi baitago hizkuntza gehiago jakiteak errendimendu akademiko hobea lortzea ahalbidetuko diela.

Tailerrak astearte eta ostegunetan eskaintzen ditugu, 15:30etik 17:30era. Ikasle bakoitzak astean bi errefortzu-ordu aukeratu ahal izango ditu, bata euskararako eta bestea gaztelaniarako.

HELBURUAK

  1. Hezkuntza-kalitatea hobetzea.
  2. Eskola-denboren kudeaketa-eredu berriak praktikan jartzea eta ebaluatzea.
  3. Ikasleek gaitasunak eskura ditzaten bultzatzea.
  4. Eskola-emaitzen eta bizikidetza positiboaren hobekuntza sustatzea.
  5. Euskararen erabilera sustatzea.
  6. Ikasleen autonomia garatzea.

Tailerrak euskara eta gaztelania irakasleek ematen dituzte.
Taldeak heterogeneoak dira eta elkarri laguntzen diote; beraz, asko motibatzen dira.
Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat ere ikasteko tekniken tailerrak egiten dira. Hauek asteazkenetan dira, 16:00etatik 17:15era. Zentroko orientatzaileak eskaintzen ditu eta praktikoak dira.