February 2020

Month

San Viator bakearen alde

DBHko 1. eta 2. mailako gure ikasleak Gasteizko ikastetxe katolikoetako 1.500 ikasle baino gehiagorekin bildu ziren urtarrilaren 31n, ostirala, goizean, Foruen plazan, Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eskola Eguna ospatzeko. Ikastetxe bakoitzak esku erraldoi bat zeraman, bakearekin lotutako hitz eta mezuekin, ondoren eszenatokian irakurri zirenak.

CSV probintziala karguaz jabetzea

Joan dan igandean, 2020ko otsailaren 2an, Kandelen egunean, Chus Arroyo San Viator Elizgizonen Probintzia barriaren eta honen Kontseiluaren jabekuntza ospatu zan kaperako domekako eukaristian.

Itunpeko Irakaskuntzaren 10 egiak

Itunpeko hitzarmenak bermatzen du gurasoek aukeratzeko askatasuna, Konstituzioan aitortua, eta, beraz, itunak familien eskariaren arabera arautu beharko lirateke, LODEk, LOEk eta LOMCEk adierazten duten bezala, eta ez Administrazioaren plangintza-irizpideen arabera, LOE aldatzeko proiektuak nahi zuen bezala. Itunpeko hitzarmenak aukera ematen du familia guztiek aukera dezaten, baldintza berdinetan, hezkuntza-proiektu jakin bat duen ikastetxe bat, beren usteen...