2018-19 IKASTURTEKO HELBURUAK

2018-19 IKASTURTEKO HELBURUAK

  • Aurreko ikasturteetako konpromisoak gogoratzea eta betetzen diren berrikustea
  • Ikastetxeko programazioak egokitzea, kontsumo eta elikadura iraunkorrago baterantz hezteko. Horietan, ikasleek beren inguruko kontsumo- eta elikadura-ohiturak (familia, lagunak, zentroa, hiria…) aztertzen sistematikoki parte hartzea eta hobetzeko konpromisoak eta proposamenak hartzea.
  • Ikastetxeko dokumentu ofizialetan (ingurumen-adierazpena, IHP, erosketa-protokoloa, instalazioak erabiltzeko arauak, familientzako informazio-orriak, ikasturte-hasierako zirkularra, jantokiko dokumentuak…) ikastetxeak kontsumo eta elikadura arduratsurako (iraunkorra, solidarioa) jarraibideak aukeratu behar dituela adieraztea, eta, hala badagokio, jarraibide horiek zehaztea (baita aisialdiei, urtebetetzeei eta urteurrenei dagokienez ere).
  • Ikastetxeko kontsumoari eta elikadurari buruzko ohiturak eta datuak berrikustea sistematizatzea: papera eta materialak, ura, energia, mugikortasuna, hondakinen kudeaketa, jangela, aisialdiak eta urtebetetzeak…2018-19 ikasturte honetan Elikadura Osasungarria da Eskolako Agenda 21 programan landuko dugun gaia. Gure elikagaien kontsumo-ereduei buruz hausnartuko dugu eta alternatibak erakutsiko ditugu: hurbileko kontsumoa, bilgarririk gabeko erosketa, nekazaritza ekologikoa, zero elikagai-xahuketa eta hondakinen birziklapena, baliabideen eta energiaren xahutzea, kutsadura eta desberdintasun sozialak murriztea helburu.Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua da.